86. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Akats zuzenketa, 2017ko plantilla organikoa behin betiko
onesteko iragarkian

Lizarrako Udalak, 2017ko apirilaren 6an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“Urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zen 2017ko plantilla organikoa. Jendaurreko epean haren aurka inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, 2017ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, martxoaren 10ean.

Onespenaren testuan akats bat atzeman da 7.26, 7.27 eta 7.28 kodeak dituzten udaltzainen lanpostuetan. Izan ere, %12ko mailako osagarria indarrean mantentzen zaie izen bereko gainerako lanpostuetan ezabatua izan den arren, ordainsari osagarriak egokitu baitira Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legeak ezarri zuen eta 2016ko urrian indarrean sartu zen egiturari.

Hortaz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta Langileen eta Herritarren Segurtasunaren Informazio Batzordearen aldeko txostenarekin bat, erabaki da:

1. Atzemandako akatsa zuzentzea. Hortaz, %12ko mailako osagarria duten udaltzainen lanpostuetan laukia hutsik utziko da, inolako portzentajerik gabe.

2. Zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan”.

Lizarran, 2017ko apirilaren 7an.–Jarduneko alkatea, Emma Ruiz Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1704473