86. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Jakinarazpen ediktua, Barañaingo Udalaren zerbitzuko hiru udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren aurka jarritako 11-00251 gora jotzeko errekurtsoari dagokiona

Jakinarazpena 11-00251 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan, Álvaro Julián Lacarra Ayensa jaunak aurkeztua, Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko azaroaren 18an hartutako erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez Barañaingo Udaltzaingoko polizia izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onetsi ziren.

Barañaingo Udalaren zerbitzuko hiru udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko azaroaren 18an hartutako erabakiaren bidez onetsi zen. Organoak berak 2017ko apirilaren 7an hartutako erabakian xedatuari jarraikiz, interesdun guztiei jakinarazten zaie ezen deialdi horren aurka Álvaro Julián Lacarra Ayensa jaunak jarri duela 17-00251 gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, xedea izanik hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, ager daitezen, nahi badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian, beren eskubideak defendatzeko.

Horixe jakinarazten zaie interesdun guztiei argitalpen honen bitartez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 45.1.a) artikuluan xedatuari jarraikiz, kontuan harturik errekurritutako egintzaren hartzaileak zein-zenbat diren jakiterik ez dagoelako.

Barañainen, 2017ko apirilaren 10ean.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1704535