83. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren martxoaren 31ko 12E/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, arte eszeniko eta musikaletako profesionalak Nafarroatik kanpora joateko eta arte eszenikoetako, musikaletako eta plastikoetako artistek eta profesionalek azoka, jaialdi eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko laguntzen 2017ko deialdia onetsi da (ARTEM EX-PORTA).

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 335968.

Deialdiak helburu du banakako ebaluazioaren araubidean arautzea arte eszeniko eta musikaletako profesionalak Nafarroatik kanpora joateko laguntzak eta arte eszenikoetako, musikaletako eta plastikoetako artista, banatzaile eta enpresa profesionalek azoka, jaialdi eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko laguntzak, Nafarroako artearen sektore profesionalari sostengua emateko eta haien proiekzioa Foru Komunitatetik kanpora sustatzeko.

Deialdiak bi modalitate ditu:

A) modalitatea, arte eszenikoetako eta musikaletako produkzioen mugigarritasun proiektuetarako, Nafarroako konpainiek eta/edo artistek sortuak edo Nafarroako enpresek banatuak badira (hau da, Foru Komunitatetik kanpoko emanaldien kontratazioa).

B) modalitatea, Foru Komunitateko artistek, enpresa ekoizleek eta banatzaileek azoka, merkatu, jaialdi eta bestelako ekitaldi profesionaletan parte hartzeko, arte eszenikoak, musikalak eta plastikoak sustatzekoak badira.

Aurkezten ahal diren proiektuak Nafarroako konpainien, ekoizleen eta/edo artisten arte eszeniko, musikal eta plastikoen produkzioak izanen dira. Deialdi honen xede diren jarduerak 2016ko abenduaren 1etik 2017ko azaroaren 17ra bitarte egindakoak izanen dira (biak barne).

Iruñean, 2017ko martxoaren 31n.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1704369