83. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Aurrekontuko 02/2017 aldaketa. Behin betiko onespena

2017ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 9an, 2017ko aurrekontuan 02. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2015. urtetik 2017ko ekitaldira luzatutako aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aurrekontuko 02/2017 aldaketa Kreditu berezia

9200 62500.–Udal artxiboa: 44.000,00 euro.

Guztira: 44.000,00 euro.

Hori finantzatzeko gastuen partida:

87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 44.000,00 euro.

Guztira: 44.000,00 euro.

Uharte Arakilen, 2017ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Ainara Ayestaran Ijurco.

Iragarkiaren kodea: L1704303