83. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Antolamendu xehakatuko aldaketa, 3. poligonoko 362, 1226, 1267, 1312, 1398, 1419, 1557, 1607, 1629, 1666 eta 427. lurzatien lerrokamenduei dagokienez, San Adriango Udal Plan Orokorraren S-14 sektoreko UT-6 unitate tipologikoan sarturik baitaude. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2017ko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste. Hona haren xedapen zatia:

“Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea antolamendu xehakatuko aldaketa, 3. poligonoko 362, 1226, 1267, 1312, 1398, 1419, 1557, 1607, 1629, 1666 eta 427. lurzatien lerrokamenduei dagokienez, San Adriango Udal Plan Orokorraren S-14 sektoreko UT-6 unitate tipologikoan sarturik baitaude, José Pedro Salcedo Soriak sustaturik, erregistroan martxoaren 21eko data duen 428/2017 sarreraren bidez.

Bigarrena.–Aldaketa hauxe da: aurrealdeko atzeraemangunearen 6 metroak 2 metro besterik ez dira izango, eta 5 m-koa albokoan. Hortaz, aldaketa xede duen planeamenduan ezarritako hondo eraikigarria mantentzen da.

Hirugarrena.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki oholean argitaratuta.

Laugarrena.–Erabaki hau sustatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea aldaketa honek ekartzen dituen argitalpen gastu guztiak bere kontura izanen direla, eta Udaleko Kontu-hartzailetzara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”

Bosgarrena.–Behin betiko onespenaren ondotik dagokion aldaketa zenbakia atxikiko zaio.”

San Adrianen, 2017ko martxoaren 29an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1704307