83. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

2017ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2017ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Otsagabiko Udalari dagokion 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Aurrekontuak “Zaraitzuko Ibaxa” Zahar Etxearen Patronatua izeneko erakunde autonomoa bere baitan hartzen du.

Espedientea hamabortz egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuak behin betiko onetsitzat joko dira.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276 artikuluan ezarritakoa betetzeko, argitara ematen da orok jakin dezan.

Otsagabian, 2017ko apirilaren 4an.–Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L1704306