83. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, Murillo el Frutoko Udalak martxoaren 31n egin osoko bilkuran, ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua sustatzea erabaki zuen. Horregatik, aditzera ematen du espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hamabost eguneko epean, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Hala egiten ez bada, Udalak ulertuko du baimena baduela jabe bakoitzaren lurrak barrutiaren barrenean sartzeko.

Argitara ematen da, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 24.3. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Murillo el Fruton, 2017ko apirilaren 4an.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1704292