83. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Informazio publikoa. Hirigintzako Udal Planeko LAEE

Zizur Zendeako Udal Plan Orokorreko “Lurraldearen antolamenduko estrategia eta eredua (LAEE)” izeneko dokumentua jendaurrean jarri zen, 2014ko 216. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara emanez, azaroaren 4an. Horrela bete egin zen herritarren parte-hartze prozesua, Nafarroan hirigintza iraunkorra, hiri-berrikuntza eta hirigintza-jarduera laguntzeko neurriei buruzko martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legearen 7.4 artikuluan jasoa.

Udalbatzak, 2016ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, ontzat eman zuen, gehiengo osoz, aipatu hirigintza dokumentua, eta erabaki zuen hura jendaurrean edukitzea berriro, hilabetez, iragarkia paratuz 2017ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 30ekoa, eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratutako egunkarietan, herritarrek hartan parte har dezaten iradokizunak eginez-. Horretaz gainera, onetsi zuen dokumentu tramitagarrian jasotzen den herritarren parte-hartze plana.

Gero, Erreniega Udal Taldeak eskatuta, Udalbatzak 2017ko martxoaren 15ean egin bilkuran erabaki zuen espedientea jendaurrean egoteko epea hilabetez luzatzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Udalaren bulegoetan, interesdunek aztertu, hitzordua eskatuta, eta hala behar badu bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Gazolatzen, 2017ko martxoaren 22an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1704293