83. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Etxe-utzarazpenen gaineko protokoloaren aldaketa. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2017ko martxoaren 30ean egin bilkuran, xedapen zatian hauxe dioen erabakia hartu zuen:

Lehendabizikoa.–Hasiera batez onestea Oltza Zendeako Udalaren etxe-utzarazpen egoeretan jarduteko protokoloaren aldaketa.

Bigarrena.–Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-oholean argitaratu ondoan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Hirugarrena.–Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu ez badu, hasiera batean onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Oltza Zendean, 2017ko apirilaren 4an.–Alkate udalburua, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1704338