83. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANOTZIBAR

Oihan aprobetxumenduaren enkantea: 3.628 pago

Oihan enkantea, 2017ko aprobetxamendu planari dagokion oihan aprobetxamendu hau esleitzeko: 3.628 pago Anotzibarko Kontzejuko Berrondo mendian. Mendi horrek 572 zenbakia du onura publikoko mendien katalogoan.

Anotzibarko Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxiaren bidezko enkantea eginen du, aprobetxamendu hau saltzeko: 3.628 pago, 1.385 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak,13.849,59 euroko balorazioa dutenak, gehi %12ko BEZa.

Aprobetxamenduaren xede diren arbolak Anotzibarko Kontzejuaren hermendian daude, Berraondo alderdian.

Proposamenak Odietako Udalaren Idazkaritzan aurkeztuko dira (Erripan, San Sebastian kalea, 107). Horretarako, hamabortz egun balioduneko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, egun horretako hamalauak arte.

Proposamen ekonomikoak irekiko dira proposamenak aurkezteko epea bukatu eta laugarren egun baliodunean, 10:00etan, toki berean.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak Odietako Udalaren Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.

Anotzibarren, 2017ko apirilaren 3an.–Alkatea, Jesús María Izurdiaga Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L1704120