83. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2017ko apirilaren 12an hartua, adierazten duena lanek ukitutako ondasun eta eskubideen aldi baterako okupazioa presakoa dela proiektu honetan: “Belate-Almandozko tunelak (edo galeria) bikoizteko proiektuaren aurreko kanpaina geoteknikorako sarbideak”.

Garapen Ekonomikorako kontseilariak apirilaren 3an eman 57/2017 Foru Aginduaren bidez, Belateko eta Almandozko tunelak (edo galeria) bikoizteko proiektuaren aurreko kanpaina geoteknikorako sarbideen proiektua behin betiko onetsi zen.

Sarbideen proiektu horren helburua da azterketa geologiko-geoteknikoak (zundaketak, hobi pedologikoak eta profil sismikoak) egin behar diren tokietara iristeko bideak mugatu eta zehaztea. Gainera, lanak egin behar diren tokia 2000 Natura Sarean Kontserbazio Bereziko Eremu gisa katalogatua dagoen gune batean dagoenez (Belate ES2200018 BGLa), proiektuan behar den ingurumen ukipenetarako azterlana sartu da.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 29ko 2004/54/EE Zuzentarauan Europako errepide sareko tunelen segurtasun baldintzei buruz ezarritako aginduak bete nahian, beharrezkoa da ahalik eta lasterren ekitea sarbideetako obrei; beraz, tramiteak azkartzeko asmoz, adierazi behar da ukitutako ondasunen eta eskubideen aldi baterako okupazioa presakoa dela, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren babesean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Garapen Ekonomikorako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Adieraztea lanek ukitutako ondasun eta eskubideen aldi baterako okupazioa presakoa dela proiektu honetan: “Belate-Almandozko tunelak (edo galeria) bikoizteko proiektuaren aurreko kanpaina geoteknikorako sarbideak”.

2. 58.500,00 euroko gastua zenbatestea aldi baterako okupazio horretarako, 2017ko aurrekontuko “Azpiegituretarako lurren desjabetzea” izeneko 840001843306001453200 partidaren kargura.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitalpenaren egunetik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal dela, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Erabaki hau igortzea Garapen Ekonomikorako Departamentuko Eraikuntza Zerbitzuko Ukipen eta Balorazioen Bulegoari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak departamentu horretan duen Kontu-hartzailetza delegatuari.

Iruñean, 2017ko apirilaren 12an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1704742