83. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

855E/2017 EBAZPENA, apirilaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak emana, epe bat ezartzen duena Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko profesionalak kontratatzeko zerrenda irekietan izena eman duten izangaiek beren merezimenduak eguneratu ditzaten Osasuneko kontseilariak martxoaren 23an emandako 347/2017 Foru Aginduaren arabera. Aipatutako foru agindu horren bidez, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetan aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onetsi ziren.

Osasuneko kontseilariak martxoaren 23an emandako 347/2017 Foru Aginduaren bidez, onetsi ziren aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak, Osasun Departamentuari atxikitako erakunde autonomoetako zentro eta establezimenduetarako.

Arau horren 3.2 artikuluaren arabera, zerrenda irekietan inskripzio eskaeren hurrenkera ezartzeko, honako hauek baloratzearen ondoriozko puntuazioari jarraituko zaio: edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak, helburu duen lanpostuko estamentu eta espezialitatean, urtebeteko puntu 1 emanda, edo proportzioan egoki dena. Honek aldaketa dakar aurreko arauetan egiten zen merezimenduen balorazioan.

Merezimenduen eguneraketari buruz 3.6 artikuluan aurreikusitakoa betetzeko, egoki da epe bat irekitzea, zerrenda irekietan izena eman duten izangaiek edozein administrazio publikotan emandako zerbitzuak eguneratu ditzaten, helburu duten lanpostuko estamentu eta espezialitatean. Eguneratzeko kontuan hartuko den data 2017ko apirilaren 30a da. Ordurarte hartuko dira kontuan zerbitzuak.

Ezarri den epean emandako zerbitzuak aurkezteak dakar haien eguneraketak 2017ko urriaren 2tik aurrera izanen dituela ondorioak.

Ez da beharrezkoa izanen Nafarroako Gobernuan eta haren erakunde autonomoetan emandako zerbitzuak aurkeztea; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko ditu.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hilabeteko epea ezartzea, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko profesionalak kontratatzeko zerrenda irekietan inskribatu diren izangaiek 2017ko apirilaren 30a arte (egun hori barne) emandako zerbitzuak aurkez ditzaten, Osasuneko kontseilariaren martxoaren 23ko 347/2017 Foru Aginduan aurreikusitakoaren arabera (Ikus jarraibideak eta eredua www.empleosalud.navarra.es web-orrialdean). Salbuetsita daude Nafarroako Gobernuan eta haren erakunde autonomoetan emandako zerbitzuak; Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko ditu. Izangaiek ez dituzte horiek aurkeztu beharko.

Aipatu epean aurkeztutako emandako zerbitzuen eguneraketak 2017ko urriaren 2tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen kontra, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1. eta 2.c) artikuluarekin bat eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduaren bidez egindako eskuordetzarekin, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko apirilaren 18an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1704781