78. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOKIZ MENDIKO BATZARRA

Aurrekontuko 1/2017 aldaketa. Hasierako onespena

Lokiz mendiko Batzarrak, 2017ko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea ondotik ematen den aldaketa, 2017ko ekitaldiko aurrekontuan:

12.503,60 euroko kreditu berezia gaitzea “4129-61900 Abeltzaintzako azpiegiturak Lokiz mendian (Larraineta baltsa)” izeneko gastuen partida berrian. Honen bidez finantzatuko da:

75050 Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza - LGENF

6.200,00 euro

87000 Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina

6.303,60 euro

GUZTIRA

12.503,60 euro

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan). Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Zudairin, 2017ko otsailaren 25ean.–Batzarreko burua, Javier Piérola García.

Iragarkiaren kodea: L1703903