78. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2017ko aurrekontuan aldaketak egiteko hirugarren espedientea. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2017ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen kreditu bereziaren bidezko aldaketak Zizur Nagusiko Udalaren 2017ko aurrekontuan.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedienteak azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Zizur Nagusian, 2017ko martxoaren 31n.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1704029