78. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URBIOLA

Aurrekontuko 1/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Urbiolako Kontzejuko Batzarrak, 2017ko martxoaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa Udalaren 2016ko aurrekontuan.

Espedientea jendaurrean egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Urbiolan, 2017ko martxoaren 29an.–Kontzejuko burua, Víctor Fernández Olea.

Iragarkiaren kodea: L1704081