78. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Aurrekontuko 3/2017 aldaketa. Hasierako onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2017ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko udal aurrekontu luzatuan aldaketa egiteko 03/2017 espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Uharte Arakilen, 2017ko martxoaren 31n.–Alkate udalburua, Ainara Ayestaran Ijurco.

Iragarkiaren kodea: L1704011