78. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa Iruñeko Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia eremuko Plan Partzialeko C-2 unitatean (Trenbideko kalea, 2). Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko martxoaren 28an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 28-MAR-17 (12/CV).

“Espedienteko dokumentazioa ikusirik eta 2017ko martxoaren 16ko txosten juridikoarekin bat,

ERABAKI DA:

1. Hasiera batean onestea Iruñeko Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia eremuko Plan Partzialeko C-2 unitatean aldaketa egiteko dokumentua. Xedea du exekuzio unitate bat sortzea, Trenbideko kaleko 2ko eraikinak (Iruñeko katastroko 7. poligonoko 960. lurzatian) osatua. Iruñeko Udalak sustatu du.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta orobat hemengo egunkarietan iragarkia agertzea.”

Iruñean, 2017ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1703986