1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
667/2017 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana. Haren bidez ematen dira errektorearen 386/2017 Ebazpenaren bidez deitutako 2015-2016 ikasturteko Aparteko Sariak.
Ikusirik errektoreak 2017ko otsailaren 17an emandako 386/2017 Ebazpena, zeinaren bidez egin baitzen Nafarroako Unibertsitate Publikoak ematen dituen 2015-2016 ikasturteko Aparteko Sarietarako deialdia. (NAO, 45 zk., 2017ko martxoaren 6koa).
Ikusirik sariak emateko proposamena, 2017ko martxoaren 10ekoa, aparteko sariak emateko Araudi Erregulatzailearekin bat etorriz egindakoa (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 26 zk., 2016ko otsailaren 9koa).
Ikusirik Sarbidea, Bekak eta Tituluak Ataleko buruaren txostena eta ebazpen-proposamena, Ikasleen Gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordeak ontzat emanda.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.–2015-2016 ikasturteko ikasketa amaierako espediente hoberenen Aparteko Sariak ematea ebazpen honen eranskinean azaltzen diren ikasleei.
Bigarrena.–Eranskineko hogeita bederatzi ikasle saridunetako bakoitzari 325 euro ordaintzeko agintzea.
Hirugarrena.–Sariak emateko eguna, ordua eta lekua ikasle saridun bakoitzari jakinaraziko zaio, ebazpen honen eranskinarekin bat etorriz.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Bosgarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Ikasleen Gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordeari, Komunikazio Zerbitzuari, Kontu-hartzailetzari, Gradu Ikasketen Atalari eta Beken eta Tituluen Bulegoari.
Ebazpen honek, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak ezartzen duenaren arabera, administrazio bidea agortzen du, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehen kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarren kasuan, biak ere ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2017ko martxoaren 31n.–Errektorea, Alfonso Carlosena.
Errektorearen 386/2017 Ebazpenaren bidez deitutako 2015-2016 ikasturteko Aparteko Sariak emateko 2016ko martxoaren 31ko 667/2017 Ebazpenaren eranskina
2015-2016 ikasturteko ikasketen amaierako espediente onenen sariak:
TITULAZIOA | IKASLEA | KALIFIKAZIOA |
EKONOMIA ETA ENPRESA ZIENTZIEN FAKULTATEA |
Gradua Ekonomian | Iriguibel Aldunate, Leyre | 8,922 |
Gradua Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan | Iriguibel Aldunate, Leyre | 8,870 |
Garcia Barberena, Izaskun | 8,834 |
Ezcurdia Razquin, Nerea | 8,755 |
Iturri Barreneche, Edurne | 8,690 |
GIZA ETA GIZARTE ZIENTZIEN FAKULTATEA |
Gradua Haur Hezkuntzako Irakasletzan | Lasa Somocurcio, Nerea | 8,799 |
Llopis Imizcoz, Lierni | 8,636 |
Gradua Lehen Hezkuntzako Irakasletzan | Munarriz Garcia, Marta | 8,870 |
Nubla Lopez, Amaia | 8,823 |
Jorajuria Mendiburu, Itziar | 8,790 |
Gradua Gizarte Lanean | Gracia Garijo, Nahia | 8,405 |
Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakaskuntzan | Abendaño Zoco, Izaskun | 9,278 |
Etayo Palacios, Itziar | 9,025 |
ZIENTZIA JURIDIKOEN FAKULTATEA |
Gradua Zuzenbidean | Iturri Barreneche, Edurne | 8,610 |
Ibarrola Berasain, Luis | 8,580 |
Gradua Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan | Urdiain Echeverria, Amaia | 8,041 |
Unibertsitate Masterra Abokatutzarako Sarreran | Solabre Recalde, Patricia | 8,512 |
OSASUN ZIENTZIEN FAKULTATEA |
Gradua Erizaintzan | Perez Jaramillo, Ana Maria | 9,194 |
Domaica Mardaras, Marcos | 8,895 |
Gradua Fisioterapian | Jauregui Bidegain, Lucas | 8,848 |
TELEKOMUNIKAZIO ETA INDUSTRIA INGENIARIEN GOI MAILAKO ESKOLA TEKNIKOA |
Gradua Informatika Ingeniaritzan | Iturria Aguinaga, Alaine | 7,285 |
Gradua Industria Teknologietako Ingeniaritzan | Iraizoz Sanchez, Cristina | 8,930 |
Garcia de Vicuña Bilbao, Daniel | 8,903 |
Gradua Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritzan | Gamallo Gascon, Miguel | 9,131 |
Gradua Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan | Vitoria Pascual, Ignacio | 7,589 |
Gradua Ingeniaritza Mekanikoan | Otano Ubani, Imanol | 7,918 |
Ingeniaritza Gradua Diseinu Mekanikoan | Jarauta Simon, Tomás | 7,962 |
Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritzan | Larrea Arina, Iñigo | 9,488 |
NEKAZARITZA INGENIARIEN GOI MAILAKO ESKOLA TEKNIKOA |
Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan | Lizarza Durruty, Jone | 8,689 |
Iragarkiaren kodea: F1704530