78. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Aldaketa, Murchanteko Musika Eskolako, 0-3 urtekoendako zentroko eta antzerki ikastaroko 2017-2018 ikasturterako tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2017ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean aldaketa onetsi zuen Murchanteko Musika Eskolako, 0-3 urtekoendako zentroko eta antzerki ikastaroko 2017-2018 ikasturterako tasak arautzen dituen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, 2017-2018ko ikasturterako tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsita egonen da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Murchanten, 2017ko martxoaren 31n.–Alkatea, Tomás Aguado Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1703999