78. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Aurrekontuko 4/2017 aldaketaren espedientea. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2017ko martxoaren 30ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Martzillako Udalaren 2017ko aurrekontua aldatzeko espedienteak (01. eta 014. arteko espedienteak).

Aldaketak egiteko 01, 02, 03, 04, 05, 06, 07, 08, 09, 010, 011, 012, 013 eta 014 espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan). Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Martzillan, 2017ko martxoaren 31n.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1704024