78. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Laborantzako aprobetxamendurako herri-lurrak onuradun berriei esleitzea, herritarren arteko zuzeneko esleipenaren bidez

Leozko Udalak, 2017ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen laborantzako aprobetxamendurako herri-lurrak onuradun berriei esleitzea, herritarren arteko zuzeneko esleipenaren bidez.

Interesa duen pertsona orok, Leozko Udaleko Herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzako 17. artikuluan ezarritako baldintzak betez gero, dagokion eskaera aurkez dezake, aipatu baldintzak egiaztatzeko ordenantzaren 45. artikuluak adierazten duen dokumentazioarekin eta eskatzen dituen aprobetxamenduen zerrendarekin batera. Hori guztia, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun balioduneko epean, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 181. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (honen bidez Nafarroako Toki Entitateen Erregelamendua onetsi zen).

Iratxetan (Leotz), 2017ko apirilaren 3an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1704055