78. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FALTZES

Bilkura arrunten araubidearen aldaketa

Faltzesko Udalak, 2017ko martxoaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki du, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoa zuela. Hona haren xedapen zatiak dioena:

Puntu bakarra.–Faltzesko Udalaren Erregelamendu Organikoaren 9. artikulua aldatzea osoko bilkura arrunten maiztasunari dagokionez. Beraz, honela dioen tokian: “Osoko bilkura arrunta hileko azken ortzegunean eginen da”, honela behar du: “Udalbatzak bi hilabetetik behin eginen ditu bere bilkura arruntak, hilabete bakoitietako azken ostegunean (urtarrila, martxoa, maiatza, uztaila, iraila eta azaroa)”. Aldaketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.4 artikuluari jarraikiz.

Faltzesen, 2017ko martxoaren 31n.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L1703985