78. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

2017ko aurrekontuko 3. eta 4. aldaketak. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2017ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2017ko aurrekontuan 3/2017 eta 4/2017 aldaketak egiteko espedientea, kreditu bereziari buruzkoa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Esteribarren, 2017ko martxoaren 31n.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1704052