78. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIURRUN-OLKOTZ

Xehetasun azterlana 2. poligonoko 599 eta 600. lurzatian. Hasierako onespena

Biurrun-Olkozko Udaleko alkateak, Alkatetzaren martxoaren 29ko 27/2017 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Biurrungo 2. poligonoko 599 eta 600. lurzatiaren xehetasun azterlana, Nuria Arraiza Otazuk eta Luis Otazuk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta, hala behar badu, bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tebasen, 2017ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Pablo Labiano Jauregui.

Iragarkiaren kodea: L1703944