78. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Barañaingo Udalaren 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2017ko martxoaren 30ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, bertan biltzen baitira Udalarena berarena, Luis Morondo Musika Eskolarena eta Lagunak Udal Zerbitzuarena.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraituz, hasiera batean onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hamabortz egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia agertu ondotik, interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.

Barañainen, 2017ko martxoaren 31n.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1703994