78. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARIBE

2017ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aribeko Udalak, 2017ko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ariben, 2017ko martxoaren 29an.–Alkatea, Asier Txikirrin Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1703907