74. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Laburpena, Zizur Nagusiko Udalaren Kultura Patronatuak 2017ko martxoaren 14an hartu erabakiarena. Horren bidez euskara sustatzeko diru-laguntzen deialdia onetsi zen

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8. artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara emanen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). BDNS (Identifikazioa): 341451.

a) Onuradunak: Udalerriko pertsona helduak, euskara ikastaroetan parte hartu nahi dutenak. Horretako baldintza hauek bete beharko dituzte: 16 urtetik gorakoak izatea, Zizur Nagusian erroldaturik egotea, eskabidea aurkezten denetik kontatzen hasita gutxienez urtebeteko antzinatasunarekin, bai eta lagunduko den ikasturteak irauten duen bitartean ere, eta %75etik gorako asistentzia izatea.

b) Xedea: euskara sustatzeko jarduerak bultzatzea.

c) Oinarri erregulatzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Zizur Nagusiko Udalaren webgunean.

d) Zenbatekoa: 1.500 euro.

e) Eskabideak aurkezteko epea: deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea 2017ko irailaren 29an amaituko da.

Zizur Nagusian, 2017ko martxoaren 14an.–Patronatuko burua, María Paloma Núñez Centaño.

Iragarkiaren kodea: L1704374