74. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Garesko toki mailako jarduera ekonomikoetarako eremuko plan partzialaren aldaketa. Hasierako onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 5/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatua betetzeko (martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legean idatzi bezala), aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Garesko Udala. Xedea: Zehaztea Garesko toki mailako jarduera ekonomikoetarako eremuko plan partzialaren 19. artikuluko 8.1 lurzatiari ez aplikatzea. Tokia: 3. poligonoa, 8.1 lurzatia.

Garesen, 2017ko martxoaren 24an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1703747