74. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

2017ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Orbaizetako Udalak, 2016ko abenduaren 21ean egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2017ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, eta Electra Orbaizeta SLren aurrekontua. Erabakia 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean.

Jendaurrean egoteko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganda, behin betiko onetsirik gelditu dira Orbaizetako Udalaren 2017ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hona hemen laburpena:

SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 51.445,28 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 6.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 12.700,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 91.350,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 48.087,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 91.000,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 109.141,58 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 409.723,86 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen lansariak: 97.084,60 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 98.540,40 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 1.528,97 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 15.400,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 3.500,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 153.669,89 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 40.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 409.723,8 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritakoa betez, argitara ematen da orok jakin dezan.

Orbaizetan, 2017ko martxoaren 24an.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

Iragarkiaren kodea: L1703809