74. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain Elortzibarko Udalaren eta Noaingo “Julián Gayarre” Musika Eskolako Udal Patronatuaren 2017ko ekitaldirako plantilla organikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan ezarritakoa betez, Noain Elortzibarko Udalak, 2017ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, gehiengoz erabaki zuen hasiera batez onestea Noain Elortzibarko Udalaren eta Noaingo “Julián Gayarre” Musika Eskolako Udal Patronatuaren 2017ko ekitaldirako plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatuari jarraituz, aldaketa hau hamabortz egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2017ko martxoaren 24an.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1703774