74. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEZAUN

Udalerriaren izenaren aldaketa

Lezaungo Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2017ko martxoaren 20an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea “Lezáun”-go udalerriaren izenaren aldaketa, “Lezaun” izena hartuko baitu.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 22. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, interesdun eta herritar guztiek azter dezaten eta alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzaten.

Lezaunen, 2017ko martxoaren 23an.–Burua, Ana Goretti Ochandorena Núñez.

Iragarkiaren kodea: L1703635