1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
833/2017 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kabo izateko 18 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi, lehenbiziko ariketa egiteko eguna finkatu eta epaimahaiaren behin betiko osaera ezartzen duena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 31ko 279/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kabo izateko 18 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2017ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20an.
Eskabideak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. atalean xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da izangai onartuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea, eta proba praktikoaren lehen ariketa noiz eginen den finkatzea.
Bidezko da, halaber, aldatzea langileen batzordeak proposatutako kide bat epaimahaikide izateko, eta epaimahaiaren behin betiko osaera ezartzea kontuan hartuta Nafarroako Suhiltzaileek proposatutako aldaketak.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kabo izateko 18 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.
2. Finkatzea 2017ko apirilaren 27a, osteguna, kategoriaz igotzeko lehiaketaren lehen ariketa praktikoa egiteko data gisa eta tokia, berriz, Iruñeko Larrabide estadioa, Printzearen Gotorlekuko kaletik sartuz (Galizia etorbidea). Honela banatuko dira orduka:
9:00etan:
Adot Armendariz, Sebastian - Manovel Ibañez, Ricardo.
11:00etan:
Manubens Guarch, Ricardo - Zilbeti Costalago, Cesar.
3. Epaimahaiaren erabaki hauek igortzea izangaiei:
–Proban, izangaiek kirol-arropa eta iltzerik gabeko oinetakoak jantzi beharko dituztela ohartaraztea.
–Ariketarako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak hautapen prozesutik baztertuko dira.
4. Epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea, honela:
–Mahaiburua: F. Javier Bayona Iturrarte jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezkoa: Carlos Orta González-Orduna jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko suhiltzaile-ofiziala.
–Mahaikidea: Pedro Zaro Loperena jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko suhiltzaile-ofizialordea.
Ordezkoa: F. Javier Ullate Domaica jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko suhiltzaile-sarjentua.
–Mahaikidea: Óscar Prieto Merchán jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Aurreneurri, Ikuskapen eta Zabalkunde Ataleko burua.
Ordezkoa: David Ruiz de las Heras Corres jauna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Prestakuntza Ataleko burua.
–Mahaikidea: Javier Martínez Laparte jauna, iraungi zen Nafarroako Larrialdietako Agentzian eraturiko Langileen Batzordea ordezkatuz.
Ordezkoa: Félix Sangüesa Ortega jauna, iraungi zen Nafarroako Larrialdietako Agentzian eraturiko Langileen Batzordea ordezkatuz.
–Epaimahaikide-idazkaria: Alfredo Fanlo Nuin jauna, Gorputz Hezkuntzako lizentziaduna, Barne Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzukoa.
Ordezkoa: Begoña Martínez Barrado andrea, Barne Zuzendaritza Nagusiko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Ataleko burua.
5. Behar diren ondorioak izan ditzan, ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Iruñean, 2017ko martxoaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
ERANSKINA
KATEGORIAZ IGOTZEKO LEHIAKETA, SUHILTZAILE-KABO IZATEKO
Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda
–Onartuak:
ADOT ARMENDARIZ, SEBASTIAN
ADRIAN URIZ, RAFAEL
ALVAREZ DE EULATE EZQUERRO, DANIEL
ARBELOA YERRO, JUAN MANUEL
ARISTU GARCIA, CARLOS
ARMENDARIZ DOMINGUEZ, RAFAEL
AROCENA RIVEIRA, HARITZ
AYUELA DEL BARRIO, IVAN
AZPIROZ MICHEO, OSCAR
BALBAS RUIZ, IÑIGO
BALDANTA PETRIRENA, JULIAN
BEJARANO ELIZAGARAY, PATXI
BELAUNZARAN BARNO, PEDRO MANUEL
BERAZA SCHWARZ, JULIAN
CEBERIO ORTUZAR, ALBERTO
CHASCO LOPEZ DE DICASTILLO, SERGIO
CORMENZANA LOPEZ, ANDRES
FERNANDEZ GAZPIO, ANTERO
FERNANDEZ GAZPIO, DAVID
FERNANDEZ MARTURET, MIGUEL
FERRERO LABORDA, GERMAN
GAMBOA PETRIRENA, PEDRO JOSE
GONZALEZ IZPURA, FRANCISCO JAVIER
GURUTZIAGA TEJERINA, MIKEL AINGERU
IGLESIAS YUGUEROS, OSCAR
INDURAIN MAEZTU, SERGIO
IRIARTE ARMENDARIZ, SERGIO
MACIAS IRIBARREN, JOSE ANTONIO
MALUMBRES MURILLO, MIGUEL ANGEL
MANOVEL IBAÑEZ, RICARDO
MANUBENS GUARCH, GONZALO
MARQUINEZ MAULEON, SERGIO
MARTINEZ ARBELOA, IÑAKI
MARTINEZ MODREGO, ANDRES FERMIN
MARTINEZ ZULET, IÑAKI
MELERO MAGALLON, DANIEL
MIGUELIZ ANDUEZA, LUIS
MOLINA AGREDA, EDUARDO
MONTOIA GALAR, JON PABLO
NUÑEZ SIMON, VALENTIN
OLZA ANDUEZA, CARLOS
OLZA ARIZALETA, IGNACIO
OREJA SANZ, IÑIGO
OSCARIZ ZABACO, RAUL
OTEIZA LIZASO, DANIEL
PEREZ DE EULATE PEREZ DE EULATE, SERGIO
PLAZA LASHERAS, FERNANDO
RESANO IGOA, IBAN
ROMERO OYARZUN, RUBEN
RUIZ ZUBICOA, JOSE JAVIER
SANTAFE BARCOS, LUIS JESUS
SANZ PASCUAL, IMANOL
SENOSIAIN ETAYO, JOSE MARIA
URRIZA GARCIA, PEDRO
VICENTE IGEA, ARITZ
VILLANUEVA OLLER, IKER
ZABACO ZUASTI, VICTOR
ZABALEGUI LARREA, ROBERTO
ZABALZA AZCONA, JOSE
ZILBETI COSTALAGO, CESAR
–Baztertuak:
INOR ERE EZ
Iragarkiaren kodea: F1704020