74. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Musika Eskolako tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena

Irurtzungo Udalak, 2016ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aipatu ordenantza. Iragarki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik jendaurrean egoteko 30 egun balioduneko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsi da. Haren testu osoa ondotik ematen da:

Irurtzunen, 2017ko martxoaren 13an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO
TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honetako tasa ezarri da martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak aldatu zuen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Tasa honen zerga-egitatea da Irurtzungo Udalaren Musika Eskolan matrikulatzea eta hartan ematen diren eskoletara agertzea.

Zerga ordaindu beharra eta tasaren sortzapena

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da Irurtzungo Udalaren Musika Eskolan izena ematean eta matrikula egitean.

4. artikulua. Tasa sortuko da delako eskolan izena eman eta matrikula egiten den unean berean.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Ondoko hauek daude beharturik ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera:

a) Irurtzungo Udalaren Musika Eskolan izena eman eta matrikula egiten duten ikasleak.

b) Ikasleak adin txikikoak badira, haien legezko ordezkariak.

Kuotak

6. artikulua.

a) Irurtzungo Udalak osoko bilkuran eta erregelamenduari jarraikiz hartzen duen erabakiaren bidez zehaztuko da, urteoro, Irurtzungo Udalaren Musika Eskolara agertzeagatik ikasle bakoitzak ordaindu behar dituen tasen zenbatekoa, betiere matrikulari eta irakasgai bakoitzari edo musika tresnari dagokienez.

b) Tasen likidazioa eta diru-bilketa hilero eginen da eta ikasturte osoan zehar ordaindu beharko dira, salbu eta ikasleak Musika Eskolan baja ematen badu ikasturte bakoitzeko irailaren 30a baino lehen edo ezinbesteko arrazoiren bat baldin badago, betiere Musika Eskolak hala baloratzen badu.

Hobariak eta diru-laguntzak

7. artikulua. Familia ugarietako kideek eta familia berean elkarrekin bizi diren bigarren kideak eta ondorengoko kideek %50eko hobaria izanen dute tasetan.

Irurtzungo Udalak urtero erabakiko du zer nolako hobariak emanen zaizkien Irurtzunen erroldaturik dauden ikasleei.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua aplikatuko da.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartu eta ondorio juridikoak izanen ditu ordenantzaren testua oso-osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan eta Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioek toki entitateen egintza edo erabakiak indargabetzeko duten eskumena erabiltzeko epea iragandakoan.

TASEN ERANSKINA

A.–2016-2017ko ikasturteko kuotak.

–Irurtzun, Imotz, Ollo eta Arakilgo ikasleek, 37,00 euro irakasgai bakoitzeko hilean.

–Irurtzun, Imotz, Ollo eta Arakilgo ikasleek, familia ugarietako kideak badira edo familia bereko bigarren kideak edo hurrengoek, ordenantza honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte: 22,00 euro irakasgai bakoitzeko hilean.

–Beste herrietako ikasleek, 84,00 euro irakasgai bakoitzeko hilean.

–Irakasleak-ikasleak, 42,00 euro irakasgai bakoitzeko hilean.

B.–Matrikula: 30,00 euro ikasturtea.

Iragarkiaren kodea: L1703254