74. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Kudeaketarako hirigintza hitzarmena, San Colombar poligonokoa. Hasierako onespena

2017ko martxoaren 14ko alkatetzaren ebazpen bidez Funesko San Colombar poligonoko kudeaketarako hirigintza hitzarmen proiektua hasiera batean onetsi zen eta jendaurrean jartzea erabaki zen. Horren bidez, Juan Carlos Ruiz Turumbayren eta Alfredo Ruiz Turumbayren jabego bereko metal-industriak bere jarduera hobetu eta garatzen jarrai dezan bere instalazioak zabaltzea onartzen da, eta berau tramitatu eta onesteko Laura Lamana de Urban Abogados S.C.-k proiektua aurkeztu eta idatzi zuen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Funesen, 2017ko martxoaren 20an.–Alkate udalburua, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1703640