74. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Obra arduradun nagusia. Izendapen proposamena

2016ko urriaren 10ean Cintruenigoko tokiko gobernu batzarrak onartutako barne igoera murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian ezarritakoari jarraikiz. Izanik urte bereko azaroaren 11ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zela argitara.

Deialdiko 9. oinarrian adierazitakoari jarraikiz, epaimahaiak Cintuenigoko Udaleko alkate udalburuari igorri dio proposamena Jorge Chivite Ayala izan dadin obra arduradun nagusi izendatua, puntuaziorik handiena erdietsi duen izangaia baita.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2017ko martxoaren 21ean.–Alkate udalburua, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1703642