1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
763/2017 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologo izateko 13 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi eta epaimahaiko ordezko burua aldatzen duena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 6ko 310/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen 13 lanpostu huts lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2017ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 23an.
Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.
Bidezkoa da, halaber, epaimahaiaren ordezko burua aldatzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologo izateko 13 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea. Eranskinean jasota dago.
2. Izangai baztertuek bost egun balioduneko epea izanen dute, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.
3. Epaimahaiko ordezko burua aldatzea: José Luis Martínez Martínez jaunaren ordez, izendatzea Javier Piquer Lapuerta jauna, Eskubide Sozialetako Departamentuko idazkari tekniko nagusia.
4. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2017ko martxoaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
ERANSKINA
Psikologoen lekualdatze lehiaketa
Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
Onartuak:
CABODEVILLA JIMENEZ, MARIA CAMINO
FERRERO PESO, MARIA PILAR
MARTINEZ MARTINEZ, JOSE LUIS
Baztertuak:
Deialdiaren 3.1.c) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:
LASA GORRAIZ, MARIA JOSE
MORENO LATORRE, FRANCISCO JOSE
PATERNAIN REMON, MARIA ROSARIO
ZUBIZARRETA MARTURET, BEATRIZ
Iragarkiaren kodea: F1703930