74. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Berbintzanako udal bulegoetan (Foruen plaza, 1, behea, Berbintzana), barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.

Barrutian sartu beharreko mugartea: Berbintzana, udal-mugarte osoa, hirigunea izan ezik.

Berbintzanan, 2017ko martxoaren 10ean.–Alkatea, barrutiko titular gisa, José H. Chocarro Martín.

Iragarkiaren kodea: L1703772