74. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OGASUNEKO ETA FINANTZA POLITIKAKO DEPARTAMENTUA. Jendaurreko informazioa, Gerinda-Lerga parke eolikoari dagokion udalez gaindiko balorazio txosten partzialaren proiektuari buruzkoa.

Gerinda-Lerga parke eolikoari buruzko udalez gaindiko balorazio txosten partziala egin eta berraztertzen duen batzorde mistoak, 2017ko martxoaren 8an egindako bilkuran, jendaurreko tramitea egitea erabaki zuen, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 37.3 artikuluan xedatukoarekin bat.

Horren arabera, eta Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea garatzeko erregelamendua onesten duen irailaren 22ko 100/2008 Foru Dekretuaren 40.2 artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, aipatu balorazio txostena berrikusteko Batzorde Mistoko idazkariak.

XEDATU DU:

1. Jendaurreko epea irekitzea, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 20 egunez, edozein pertsona fisikok edo juridikok Gerinda-Lerga parke eolikoari buruzko udalez gaindiko balorazio txostena partzialaren proiektua aztertu dezan, ukitutako udal bakoitzeko bulegoetan, eta alegaziok idatzita aurkez ditzan, batzorde mistoari zuzenduta (Lurralde Aberastasunaren Zerbitzua, Karlos III.aren etorbidea, 4, beheko solairua, 31002 Iruña). Aipatu udaletako bulegoetan aurkezten ahalko da, baita Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (horien zerrenda ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan jaso zen, 2002ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 7an) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako erregistro eta bulegoetan ere.

2. Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ukitutako udaletako iragarki oholean argitaratzea.

Iruñean, 2017ko martxoaren 14an.–Idazkaria, Beatriz Eguaras Tirapu.

Iragarkiaren kodea: F1703281