72. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

950/2017 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 16ko 81/2017 Ebazpena aldatzen duena. Horren bidez, E mailako lanpostuetan aritzeko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko deialdia onetsi zen.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 16ko 81/2017 Ebazpenaren bidez, E mailako lanpostuetan aritzeko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko deialdia onetsi da (22. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 1ekoa).

Aipatu ebazpenaren I. eranskinean hautapen prozesurako ondoko gai zerrenda jasotzen da:

“1. gaia.–Elektrizitateko, igeltserotzako eta pinturako oinarrizko ezagutzak.

2. gaia.–Zur eta metal arotzeriako oinarrizko ezagutzak. Lorezaintzako oinarrizko ezagutzak.

3. gaia.–Iturgintzako, berokuntzako eta saneamenduko eta oinarrizko mekanikako oinarrizko ezagutzak.

4. gaia.–Higiene arloko jardunbide egokien gida. Garbiketari buruzko kontzeptu orokorrak. Garbiketa sistemak. Gelen garbiketa. Arropa garbitu eta zaintzea.

5. gaia.–Jantoki zerbitzua, kontuan hartu beharreko alderdiak.”

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren martxoaren 28ko 36E/2017 Foru Aginduaren bidez, zati batean onesten da Isabel Artieda Urrestarazu andreak, LAB sindikatua ordezkatuz, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 16ko 81/2017 Ebazpenaren aurka jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa (horren bidez, E mailako lanpostuetan aritzeko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko deialdia onetsi zen) eta agintzen dio Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari aurkaratutako ebazpenaren I. eranskinean jasotako gai zerrenda zehaztu eta argitara dezala eta deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea ireki dezala, izangai guztiei Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 16ko 81/2017 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian eskatutako ezagutza maila jakiteko aukera emateko.

Xedatutakoarekin bat, bidezkoa da I. eranskinean jasota dagoen gai zerrenda zehaztea eta eskabideak aurkezteko epe berri bat irekitzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. E mailako lanpostuetan aritzeko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko deialdia onesten duen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 16ko 81/2017 Ebazpenaren I. eranskina aldatzea. Honela gelditu da idatzita:

“1. gaia.–Elektrizitateko, igeltserotzako eta pinturako oinarrizko ezagutzak.

2. gaia.–Zur eta metal arotzeriako oinarrizko ezagutzak. Lorezaintzako oinarrizko ezagutzak.

3. gaia.–Iturgintzako, berokuntzako eta saneamenduko eta oinarrizko mekanikako oinarrizko ezagutzak.

4. gaia.–Higiene arloko jardunbide egokien gida. Garbiketari buruzko kontzeptu orokorrak. Garbiketako sistemak. Gelen garbiketa. Arropa garbitu eta zaintzea.

5. gaia.–Jantoki zerbitzua, kontuan hartu beharreko alderdiak.

Gai zerrendaren zehaztapenak:

–Lorezaintza:

  • Kontzeptuak, lorategien eta berdeguneen zainketako jarduera errazetan erabiltzen diren tresnen eta ekipoen oinarrizko erabilera eta zainketa (kimatzeko guraizeak, soropil-moztekoa, eskarifikadorea, sasi-garbitzeko makina, heskai-moztekoa, palak, eskuareak, ongarria, hosto lehorren garbiketa, kimaketa eta ureztapena).

–Elektrizitatea:

  • Kontzeptuak, elektrizitateko jarduera errazetan erabiltzen diren tresnen eta ekipoen oinarrizko erabilera eta zainketa (bihurkinak, guraizeak, aliketak, banaketa koadroak, etengailuak, kommutadoreak, entxufeak lurreko konexioarekin edo gabe, lanparak, fluoreszenteak eta larrialdietako argiak).

–Igeltserotza eta pintura:

  • Kontzeptuak, igeltserotzako eta pinturako jarduera errazetan erabiltzen diren tresnen eta ekipoen oinarrizko erabilera eta zainketa (plana, espatula, mazoa, pika, arrabolak, brotxak, aldamioak, eskailerak, pasten aplikazioa, morteroak, itsasgarriak, baseak, barnizak eta pinturak).

–Iturgintza, berokuntza eta saneamendua:

  • Kontzeptuak, iturgintzako, berokuntzako eta saneamenduko jarduera errazetan erabiltzen diren tresnen eta ekipoen oinarrizko erabilera eta zainketa (giltzak, kurrikak, zerrak, hodiak, ixteko giltzak, sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, hodietako materialak; berokuntza zirkuituak, airez betetzea eta hori purgatzea, erradiadoreak eta galdarak; itxitura hidraulikoak, erretenak, zorrotenak, kolektoreak, kutxetak eta putzuak).

–Zur eta metal arotzeria eta oinarrizko mekanika:

  • Kontzeptuak, zur eta metal arotzeriako jarduera errazetan erabiltzen diren tresnen eta ekipoen oinarrizko erabilera eta zainketa (mailuak, bihurkinak, giltzak, zerrak, zulagailuak, perfilak, burdinderia, junturako bitartekoak, ate-leihoak doitzea, pertsianak, sarrailak eta bonbinak).

–Higienea eta garbiketa:

  • Kontuan hartu beharreko neurri higienikoak. Kontzeptuak eta garbiketarako materiala (produktuak, tresnak eta erabilera mota). Zoruak, leihoak, paretak, oheak eta komunak garbitzea. Maindireak, eskuoihalak, trapuak, aurreko mantalak, uniformeak eta jantziak garbitu eta zaintzea.

–Jantokia:

  • Jantokiak eta jantoki zerbitzurako behar diren tresnak prestatu, bildu eta garbitzea.”

2. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epe berria irekitzea, 10 egun baliodunekoa, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Edonola ere, ulertzen da deialdian parte hartzeko baldintzak eskaerak aurkezteko lehenengo epea bukatu zenean, hau da, 2017ko otsailaren 15ean, bete behar direla.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

5. Ebazpen hau Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta izendatutako epaimahaiko kideei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko apirilaren 3an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1704424