72. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

1. aldaketa 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2017ko martxoaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 13.982,13 euroko kreditu bereziaren espedientea, 2017ko gastuen aurrekontuko 3420,63200 (Obrak udal igerilekuetan) partidari dagokionez. Partida baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko da.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Oteitzan, 2017ko martxoaren 22an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1703611