72. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Katastroko balorazio txostenaren berrikuspena. Onespena

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan xedatua aplikatuz, 2017ko martxoaren 16ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren ondorioz, Oteitzako balorazio txostenaren proiektua hogei egun baliodunean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Oteitzan, 2017ko martxoaren 22an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1703600