66. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren martxoaren 20ko 28/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, kirol monitore edo entrenatzaile gisa prestatzeko ikastaroetarako banakako ebaluazio araubideko laguntzen deialdiaren oinarriak onesten dira.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 340508.

Lehena.–Onuradunak.

Laguntza hauen xede diren ikastaroak egin dituzten edo eginen dituzten pertsonak (2.1 oinarria), baldintzak betetzen badituzte (4.2 oinarria).

Bigarrena.–Xedea.

Kirol federazioek sustatutako kirol monitore edo entrenatzaile gisa prestatzeko ikastaroak (irakastaldia 2016ko abenduaren 1etik 2017ko urriaren 30era arte bukatu dutenak) egin eta gainditzeagatik sortutako gastuak hein batean ordaintzeko laguntzak.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Martxoaren 20ko 28/2017 Foru Agindua, Nafarroako Zerbitzuen Katalogoan argitaratua.

http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/6842/Ayudas-para-realizar-cursos-de-formacion-de-monitor-a-o-entrenador-a-deportivo-2017.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Deialdi honi aurre egiteko gastua 35.000 eurokoa da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita 2017ko urriaren 16ra bitarte aurkeztu beharko dira.

Iruñean, 2017ko martxoaren 20an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1703949