66. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARIKO IBAXAREN BATZORDEA

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Erronkariko Ibaxaren Batzordeak, 2017ko otsailaren 1ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2016ko aurrekontuan. Kreditu berezia da, 35.964,00 eurokoa, 1.9420.46201 kontu-sail berrira, Udalen transferentziak, gastu orokorretarako diru-zaintzako gerakinen kontura finantzatuko dena.

Iragarkia 2017ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta ireki zen, otsailaren 20an, jendaurreko epea. Hura inork erreklamaziorik egin gabe iragan denez, aipatu aldaketa behin betikoz onetsirik gelditu da, hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan 202.1 artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, baita lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz ere. Argitara ematen da, aipatu legearen 202.3 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Erronkarin, 2017ko martxoaren 20an.–Batzordeko burua, Aitor Garmendia Eizagirre.

Iragarkiaren kodea: L1703478