66. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iturrama Berriko birzatiketa proiektuko “C” lurzatian garajeetako sabaien gaineko eraikuntzak ukituriko eremuaren urbanizazioa egiteko hitzarmena Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko martxoaren 14an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 14-MAR-17 (4/CV).

«Ikusirik 2016ko abenduaren 20an José Luis Loizu Asiainek, Promociones OCEC, S.A. ordezkatuz, tramitera aurkeztu zuen hitzarmena, eta bat etorririk 2017ko otsailaren 23ko txosten juridikoarekin eta 2017ko martxoaren 1eko txosten teknikoarekin,

ERABAKI DA:

1.–Hasiera batez onestea Udalaren Hirigintza Gerentziaren eta Promociones OCEC, S.A.ren arteko hitzarmena, garajeetako sabaien gaineko eraikitzeak ukitutako eremuaren urbanizazioa egiteko Iturrama Berriko birzatiketa proiektuko “C” lurzatian. Osotara, 42.050,46 euro dira, BEZa kanpo; hori guztia onesten den agiriaren arabera.

2.–Aurreko puntuko zenbatekoa duen kreditu atxikipena onestea 30 15122609010R ‘U.I. XVIII-ITURRAMA BERRIA’ kontu-sailaren kargura, Hirigintza Gerentziaren 2017ko gastuen aurrekontutik.

3.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunez, erabakia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, hemengo prentsan eta Udaleko iragarki oholean.»

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2017ko martxoaren 17an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1703473