66. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

2016ko aurrekontuko 1-6 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 31n. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Aldaketa aurrekontuan

GASTUAK:

–Kreditu bereziak:

1920068900.–Megafonia ekipoa: 1.089 euro.

Ondare immateriala berreskuratzea: 1.657,70 euro.

123948200.–Lankidetza soziala: 1.200 euro.

1920085090.–Tutoretza. 60 euro.

–Kreditu gehikuntzak:

1432046210.–Boilurraren jaia: 605 euro.

1920046210.–Udaletara, bateratutako zerbitzuengatik: 888,31 euro.

1920046800.–Kontzejuendako diru-laguntzak: 1.982,03 euro.

Guztira: 7.482,04 euro.

FINANTZAKETA:

187010.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 5.500,01 euro.

129000.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: 1.982,03 euro.

Guztira: 7.482,04 euro.

Metautenen, 2017ko martxoaren 20an.–Alkate udalburua, Andrea Catala Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1703479