66. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

Aldaketa Udal Planean, industriarako lurzorua handitzeko. Hasierako onespena

Kasedako Udalak, 2017ko martxoaren 17an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko aldaketa puntuala industriarako hiri lurzorua handitzeko, egiturazko determinazio xehakatuen aldaketa eginez, 12. eremuan, egun Viscofan lantegiari atxikia, Manuel Mugueta Gutiérrez arkitektoaren 2017ko martxoko proiektu teknikoarekin bat. Aldaketak dakar gaur egungo Hirigintzako Udal Planeko 7. poligonoko 30, 40 eta eta 41. lurzatien birkalifikazioa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 78.2. artikuluaren eta ondokoen indarrez, espedientea, Udal Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, azter dadin eta, behar bada, hirigintzari eta ingurumenari buruzko bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Kasedan, 2017ko martxoaren 17an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1703501