66. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Bake epailearen kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua bete beharrez, udalerriko bake epaile titularraren kargu hutsa betetzeko deialdia egiten da. Eskabideak Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, jendea hartzeko ohiko ordutegian, eta interesdunek hamabortz egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Beriainen, 2017ko martxoaren 20an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L1703506