65. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

26/2017 FORU AGINDUA, martxoaren 17koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana. Honen bidez onesten dira kirol klubei, kirol klub filialei eta kirola sustatzeko entitateei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdiaren oinarriak, Nafarroako Foru Komunitatean kirol ekitaldi eta jarduerak antolatzeko 2016ko urriaren 1etik 2017ko irailaren 30era bitarte.

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak 3. artikuluan ezartzen duenez, Nafarroako Administrazio Publikoen kirol politikaren helburuetako bat Foru Komunitatean kirol ekitaldi garrantzitsuak sustatzea da, bai eta administrazio publikoen artean eta horien eta Foru Komunitatean kirola sustatzen eta garatzen diharduten beste entitate publiko edo pribatuen artean koordinazioa, lankidetza eta elkarlana bultzatzea ere kirolaren arloan. Kirol jarduera sustatzea ere aipatzen da, laguntzak eta diru-laguntzak emanez.

Kirol klubei eta entitateei Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bidez ematen zaizkien laguntzei esker antolatu eta egiten dira kirol ekitaldi eta jarduera garrantzitsuak gizartearen, kirolaren eta ekonomiaren aldetik. Betiere, Nafarroako Kirolaren Foru Legearen helburuekin bat, kirol programak antolatzen eta garatzen eta kirol jarduerak sustatzen eragin zuzena eta zeharkakoa duten formulak erabiliz, eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta erakunde autonomoen diru-laguntzak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra arautzeko esparrua den aldetik.

Era berean, aipagarria da Foru Komunitatearentzat kirol ekitaldi eta jarduera garrantzitsuak antolatu eta egiteak dakarren eragin ekonomiko zuzena, baita zeharkakoa ere, Nafarroaren kirol irudiaren zabalkundeari begira.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Kirol klubei, kirol klub filialei eta kirola sustatzeko entitateei diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdiaren oinarriak onestea, Nafarroako Foru Komunitatean kirol ekitaldi eta jarduerak antolatzeko 2016ko urriaren 1etik 2017ko irailaren 30era bitarte. Kontuan hartu behar da laguntza hauek aurrekontuan diru-izendapenik baldin bada emanen direla. Foru agindu honen 1. eranskinean agertzen dira oinarriak.

2. Diru-laguntza horiek eskuratzeko aurkeztutako eskaeren baloraziorako baremoa eta irizpideak (foru agindu honen 2. eranskina) onestea, baita eskaera eredua (3. eranskina) eta justifikazioarena ere (4. eranskina).

3. 150.000,00 euroko gastua onestea deialdi honi aurre egiteko, egotziko baitzaio 2017ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren “Kirol ekitaldiak antolatzeko laguntza” izeneko A50002-A5120-4819-336108 partida ekonomikoari.

4. Foru agindu hau eta 1. eta 2. eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Aipatu agiriak eta gainerako eranskinak interesdunen eskura egonen dira Nafarroako Gobernuaren web-orrian eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren bulegoetan.

5. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

6. Foru agindu hau igortzea Kirolaren Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Gai Ekonomikoak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2017ko martxoaren 17an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

1. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. Xedea.

1. Oinarri arautzaile hauen xedea da kirol klubei, kirol klub filialei eta kirola sustatzeko entitateei diru-laguntzak emateko prozedura ezartzea, Nafarroako Foru Komunitatean kirol ekitaldi eta jarduerak antolatzeko 2016ko urriaren 1etik 2017ko irailaren 30era bitarte.

2. Laguntza hauek onura publikokoak dira nafarren artean kirolaren praktika sustatu eta zabaltzen laguntzen dutelako, eta zuzeneko zein zeharkako eragin ekonomikoa dutelako, eta, halaber, sustatzen dutelako emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta genero rolak eta estereotipoak haustea.

3. Deialdi honi begira, garrantzizko kirol jarduera bat hau da: Nafarroan kirol ekitaldi bat antolatzea, ezaugarri hauek izan beharko dituena:

a) Autonomia erkidego arteko edo nazio mailako txapelketa eta lehiaketak, sektoreko faseak edo igotzeko eta jaisteko sustapenak antolatzea, lehiaketa federatuetan.

b) Nazioan edo nazioartean kirol garrantzi bereziko proba edo txapelketak antolatzea nazioko zein nazioarteko federazioen egutegien barrenean.

c) Kirol jarduera irekiak eta parte-hartzaile askorekin antolatzea, edo interes berezikoak kirol tradizioagatik edo Nafarroako bertako modalitateak sustatzeagatik.

4. Deialdi honetatik kanpo daude:

a) Nafarroako Kirol Jokoetan sartutako kirol ekitaldiak, 2001ean edo ondorengo urteetan jaiotako kirolariei zuzenduak (salbu Espainiako txapelketak edo haien aurreko faseak), eta berariazko deialdietan sartzen direnak.

b) Herrietako jaien programetan sartutako kirol ekitaldiak.

c) Kirol ekitaldi edo jarduera sozialak, “bazkidearen eguna”, “klubaren eguna” edo antzekoa dela-eta programatzen direnak.

d) Soilik beteranoentzat edo masterrentzat diren kirol ekitaldi edo jarduerak.

2. Helburuak.

Aurreko oinarrian aipatutako diru-laguntzak Nafarroan kirol ekitaldi eta jarduerak antolatzearen ondorioz sortutako gastuak hein batean laguntzeko izanen dira soil-soilik. Gastuak eskaeraren xedeko jardueraren antolaketari zuzenean egozteko modukoak izanen dira.

3. Onuradunak eta betebeharrak.

1. Honelako laguntzak eskatzen ahalko dituzte Nafarroako kirol entitateen erregistroan inskribatuta dauden kirol klubek, kirol klub filialek eta kirola sustatzeko entitateek, Foru Komunitatean 1. oinarrian adierazitako kirol ekitaldi eta jarduerak antolatzeko 2016ko urriaren 1etik 2017ko irailaren 30era bitarte.

2. Diru-laguntza eskaeraren xedeko jardueraren antolaketa beren gain hartu, kudeatu eta gauzatu beharko dute kirol klubek edo entitateek.

3. Onuraduna izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroan inskribatuta egotea.

b) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

c) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan onuradun izateko ezarri diren gainerako debekuetakoren bat ez urratzea. Frogatzeko, entitatearen legezko ordezkariak emandako erantzukizunpeko adierazpena baliatzen ahalko da eskaeran, galarazi gabe Administrazioak aitorpenen edo aurkeztutako frogagirien egia ikertzeko duen ahalmena.

4. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

1. Diru-laguntzaren xedeko kirol jarduerari dagozkion gastuetarako bakarrik izanen da laguntza eta, zehazki, honako hauetarako:

a) Ekitaldia antolatzeko behar diren gastu orokorrak, antolaketa horretaz zuzenean arduratzen diren langileak barne, baita laguntzaileak ere; bestetik, zein den kasua, espezialitateko kirolari edo kirol talde ezagunak kontratatzearen ondoriozko gastuak.

b) Arbitrajea, kirol epaile eta komisarioak, federazioko kanona eta jarduera aurrera eramateko behar diren baimen ofizialak direla-eta ordaindutako gastuak.

c) Garaikur, domina eta antzekoak (zein diren kirol modalitate bakoitzaren ezaugarriak: txapelak, maillotak, eta abar).

d) Sariak eskudirutan, jardueraren gastuen aurrekontuaren %25, gehienez ere.

e) Osasun arreta, kirol modalitate bakoitzaren ondoriozko arriskuen arabera (anbulantzietako gastua edo/eta osasun arloko langileena), eta istripu-aseguruaren edo/eta erantzukizun zibilaren kontratazioa, jarduerak dirauen aldiari dagokiona.

f) Instalazioak eta azpiegitura: jarduerarako instalazioa egokitzeko guztiz beharrezkoak diren gastuak (lurra markatzea eta sasi-garbitzea barne, halakorik behar bada), baita hesiak, podiuma, koltxonetak eta antzekoak garraiatu eta jartzea ere, modalitate bakoitzaren berezitasunen arabera. (Norberaren edo besteren instalazioak erabiltzeko kontuan hartu beharreko gastua ez da jardueraren guztirako gastuaren %30 baino handiagoa izanen; eta, norberaren instalazioak direnean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.9 artikuluari jarraikiz egin beharko da gastuaren egozpena).

g) Karteletako gastuak eta web orria aldatzekoak, kirol proba haietan txertatzeko.

h) Finantza gastuek eta notariotzakoek, halakorik bada, diru-laguntza izaten ahalko dute, baldin eta deialdi hau argitaratu ondoren kontratatzen bada mailegua, diruz lagundutako kirol jarduera dela-eta hartutako betebeharrei erantzuteko baliabiderik ez duela frogatzen badu onuradunak eta maileguaren zenbatekoa osorik jarduerarekin zuzenean lotutako gastuak ordaintzeko bada; betiere, kostu finantzarioak ez du merkatuko balioa gaindituko.

Faktura jaulkitzen den egunetik sorrarazitako finantza gastuek bakarrik jasotzen ahalko dute diru-laguntza, edo laguntza ematen den egunetik aurrerakoek, hura geroago emanez gero, eta diru-laguntza ordaintzeko ebazpena ematen den arte, banku-kontuetan zor diren interesak izan ezik.

i) Oro har, diruz laguntzen ahal den kirol jarduera antolatzeko beharrezkoa eta ezinbestekoa den beste edozein gastu.

2. Honako hauek ez dute inola ere diru-laguntza jasoko:

a) Material inbentariagarria eta kirol jantziak erostea.

b) Protokoloko eta luxuzko arretarako gastuak (harrerak, opariak, erregaluak eta bazkariak, salbu 1.3.a) eta 1.3.b) oinarri arautzaileetan jasotako kirol jardueretan parte hartzen duten kirolarien anoa eta mantenuko gastuak).

c) Dohaintzak eta eskuzabaltasunak.

5. Laguntzaren zenbatekoa.

1. Laguntzaren zenbatekoa deialdi honen 2. eranskineko baremoaren eta aplikazio irizpideen arabera zehaztuko da.

2. Diru-laguntzak ez dira inola ere kirol ekitaldia edo jarduera egitetik heldu den defizita baino handiagoak izaten ahalko, eta, zein den kasua, murriztu eginen da haren zenbatekoa.

3. Deialdi honen xedeko jardueretarako laguntza 150.000,00 eurokoa izanen da guztira, Nafarroako 2017ko Aurrekontu Orokorretako “Kirol ekitaldiak antolatzeko laguntza” izeneko A50002-A5120-4819-336108 partidaren kargura. Diru kopuru hori deialdiaren 1.3 oinarrian jasotako atalen artean banatuko da zenbait multzotan, honako kopuru hauen arabera:

a) Autonomia erkidego arteko edo nazio mailako txapelketa eta lehiaketak, sektoreko faseak edo igotzeko eta jaisteko sustapenak antolatzea, lehiaketa federatuetan, 35.000 euro.

b) Nazioan edo nazioartean kirol garrantzi bereziko probak antolatzea nazioko zein nazioarteko federazioen egutegien barrenean, 60.000 euro.

c) Kirol jarduera irekiak eta parte-hartzaile askorekin antolatzea, edo interes berezikoak, kirol tradizioagatik edo Nafarroako bertako modalitateak sustatzeagatik, 55.000 euro.

4. Aurreko edozein ataletan, 2. eranskinean ezarritako irizpideen arabera esleitu beharreko kopuruak ez badu erabilgarri dagoen partida agortzen, soberako kopurua gainerako atalen artean banatuko da, hasieran esleitutako kopuruaren proportzioan.

6. Eskaera egiteko dokumentazioa.

Eskaera guztiak Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan aurkeztuko dira (Arrieta kalea, 25-1. solairua), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako prozeduraren baten bidez, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 30 egun naturaleko epean.

Eskatzaileak 3. eranskineko agiria (“Eskaera-orria”) bete beharko du.

Diru-laguntza eman ondoren, onuradunak “4. eranskina” ere aurkeztu beharko du, betiere diruz laguntzen den kirol ekitaldia edo jarduera bukatu denean, 12. oinarrian zehazten den bezala. Bi agiri horiek web orrian eskura daitezke: http://www.deporte.navarra.es.

7. Antolamendua eta instrukzioa.

1. Diru-laguntza hauek emateko prozedura antolatu eta tramitatzeko organo eskuduna NKGIko Kirol Zuzendariordetza izanen da.

2. Eskaerak hobeki ebaluatu ahal izateko, aurkeztutako edo eskatutako dokumentuetako informazioa zabaltzeko edo hobetzeko eskatzen ahalko die Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Kirolaren Zuzendariordetzak eskatzaileei.

Aurkeztutako dokumentazioa osorik ez badago edo deialdiko betebeharrak betetzen ez badira, interesdunari errekerimendua eginen zaio dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan 10 egun balioduneko epean, eta, halaber, ohartaraziko zaio, hala egin ezean, bere eskaerari uko egin diola ulertuko dela, bidezkoa den ebazpena emanda, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluari jarraikiz.

3. Dokumentazioa osatu edo zuzentzeko aurreko lerroaldean aipatu den errekerimendua komunikazio elektronikoaren bidez egiten ahalko da, eskaeran eskatzaileak adierazitako helbide elektronikora bidalita, apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legearen 14. artikuluarekin bat. Foru lege hura zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzekoa. Errekerimendua modu horretan egiten ahalko da, bakar-bakarrik, eskatzaileak berariaz baimendu baldin badu 3. eranskineko aitorpena sinatuz.

Mezu elektronikoa irekitzearekin ondorioztatuko da jakinarazitako egintza administratiboaren edukia eskuratu dela eta interesduna dela eduki horretan sartu dena.

Adierazitako helbide elektronikoan jakinarazpena jaso dela jakinda, hamar egun naturaleko epean mezua irekitzen ez bada, jakinarazpenari uko egiten zaiola ulertuko da, salbu eta ofizioz edo hartzaileak hala eskaturik mezuan sartzeko ezintasun tekniko edo materiala dagoela egiaztatzen den kasuetan.

8. Diru-laguntzak emateko prozedura.

Deialdi honetan aipatzen diren diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko da, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

9. Balorazioa.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Kirol Zuzendariordetzak eginen ditu diru-laguntzen espedienteak tramitatu eta ebazteko bidezkoak diren ebaluazioak eta egiaztapenak, horretarako ezarritako baremoari jarraikiz.

10. Diru-laguntza emateko ebazpena.

1. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebazpena emanen du, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 3 hilabetean, gehienez ere. Epe horretan ebazpen espresik eman eta jakinarazten ez bada, eskaera ezetsitzat jo beharko da.

2. Laguntzak emateko ebazpena Nafarroako Gobernuko iragarkien oholean argitaratuko da, Karlos III.a etorbideko 2an, eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko bulego zentraletako iragarki oholean, Arrieta kaleko 25ean, eta, ebazpenarekin batera, diru-laguntzaren onuradunen eta ukatutako eskaeren zerrendak argitaratuko dira, ukoaren arrazoia barne. Orobat, ebazpena http://www.navarra.es/home_eu/ web orrian egonen da ikusgai.

3. Ekitaldi ekonomiko jakin baten kargura diru-laguntza bat emateak ez du eskubiderik sortzen hurrengo ekitaldi ekonomikoen kargura ere diru-laguntzarik eskuratzeko.

11. Ordainketa.

1. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen baten bidez erabakiko da diru-laguntza ordaintzea, diruz laguntzen den jarduera eginda eta onuradunak aldez aurretik aurkeztuta 12. oinarrian adierazitako frogagiriak; betiere, ematen den laguntza ez da jardueraren defizita baino handiagoa izanen. Ordaintzeko, transferentzia eginen zaio onuradunari, dagokion ebazpena argitaratu eta bi hilabeteko epean, gehienez ere.

2. Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2) eta Nafarroako Kirolaren Institutuko bulego nagusietako iragarki oholean (Arrieta kalea, 25) iragarkiak jarriz argitaratuko da hori, 2017ko abenduaren 31 baino lehen.

3. Gastu guztiak justifikatzen ez badira, emandako diru-laguntzaren ordainketa proportzionalki gutxituko da. Horretarako, kontuan hartuko da ea onuraduna hurbildu den nabarmenki baldintza guztiak betetzera eta, orobat, ea bere betebeharrak betetzeko prest agertu den argi eta garbi.

12. Frogagiriak.

1. Frogagiriak aurkezteko epea 2017ko urriaren 20an amaituko da.

2. Onuradunak behar bezala beterik aurkeztu beharko du 4. eranskineko “justifikazio inprimakia”, lehen aipatutako web orrian eskuratu daitekeena, eta diru-laguntza entitate onuradunaren legezko ordezkariek sinatu beharko dute.

3. Frogagiriek ondoko atal hauek izanen dituzte:

A.–Justifikazio-kontua (gastuak eta diru-sarrerak).

Aitorpenaren egilearen ardurapean, datu hauek jasoko ditu:

a) Diruz lagundutako jarduera dela-eta ordaindutako gastu guztien faktura eta frogagirien zerrenda, zenbakiz zenbaki, honako hauek adierazita: hornitzailearen izena, fakturaren zenbakia eta data, kontzeptua, zenbatekoa eta ordainketa eguna (5. eranskina).

b) Diru-laguntzaren xedea bete dela frogatzen duten gastu guztien jatorrizko fakturak/frogagiriak, aipatu zerrendan duten ordena berean.

c) Ordainagiriak, aukeran: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatu eta zigilatuta daudela, edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein dokumentu. Aurreko guztiaren fotokopiak erantsiko dira, jatorrizko agirien hurrenkera berean.

Gastuak jatorrizko fakturen bidez (edo kopia konpultsatu edo erkatuaren bidez), edo balio frogagarri bera duten agirien bidez frogatuko dira.

Egindako gastutzat joko da justifikazio epea bukatu baino lehen benetan ordaindu dena.

d) Jarduerak, deialdi honetako laguntzez gain, norberaren funtsekin edo bestelako diru-laguntza edo baliabideekin finantzatuak izan direnean, diru-laguntza horien zenbatekoa eta jatorria zehaztu beharko dira (horien zerrenda zenbakitu eta zehaztua aurkeztuz) eta, orobat, funtsak nola aplikatu zaizkien lagundutako jarduerei.

B.–Kirol eta ebaluazio txostena.

Kirol txostenean jadanik eginak diren kirol jarduerak jasoko dira eta, berariaz, atal bat, diru-laguntzaren xedeko jarduerak duen eragin ekonomikoari eta sozialari buruzkoa, baita haren ebaluazioa ere.

C.–Erakundeen agerpena eta komunikazioa.

Frogatuko da betetzen direla 13. oinarriko 5. atala, erakundeen agerpenari buruzkoa, 6. atala, komunikazio berdinzaleari buruzkoa eta 7. atala, komunikazioetan euskara agertzeari buruzkoa.

D.–Beste dokumentazio batzuk.

Entitate eskatzaileak edo/eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak interesgarritzat jotako beste edozein dokumentazio ere aurkeztuko da, gauzatutako jarduerekin zerikusia badu.

Dokumentazio osoa aurkezten ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, onuradunari errekerimendua eginen zaio dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan 10 egun balioduneko epean, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean bere eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluari jarraikiz.

13. Betebeharrak.

1. Diru-laguntzaren onuradunek dirua nahitaez diru-laguntzaren helburuetan erabili beharko dute, eta hala egin dela justifikatu dokumentuen bidez. Gainera, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak eskatzen dituen egiaztapen guztiak onartu eta erraztu beharko dituzte, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeari jarraituz.

2. Entitate eskatzaileak behartuta daude hartutako diru-laguntza beren kontabilitatean edo erregistro-liburuetan erregistratzera, diru-sarrerak nondik jaso dituzten eta inbertsioa edo gastuak zertarako diren azalduta. Egiaztatu eta kontrolatzeko ahalmenak egoki erabiltzen direla bermatzeko, kontabilitate-liburuak, erregistro diligentziatuak eta bestelako agiriak eduki beharko dira, behar bezala auditatuak, merkataritzari eta sektoreari buruzko legeetan xedatu bezala.

3. Gainera, diru-laguntzaren onuradunak gardentasunari buruzko aitorpena aurkeztu beharko du, 4. eranskinaren batera, 14. oinarri arautzailean azaltzen den moduan, bestela ezin izanen baitzaio aldez aurretik onartutako diru-laguntza ordaindu.

4. Hala badagokio, hornitzaileak efizientzia eta ekonomia irizpideen arabera eta merkatuko prezioetan kontratatu direla frogatzea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen eta 28.3 artikuluen arabera.

5. Halaber, entitate onuradunak behartuak egonen dira diruz lagundutako jardueraren publizitate eta zabalkundean Nafarroako Gobernuak horretarako ezarriko duen marka (anagramaz eta logotipoz osatua) edo zehaztuko diren beste batzuk erabiltzera, baita jardueraren ezaugarrien arabera erabilitako beste publizitate bideetan ere, hala badagokio, betiere Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituen maiatzaren 3ko 4/2016 Foru Dekretua betez.

6. Generoaren ikuspuntuaren tratamenduari dagokionez, hizkuntza berdinzalea erabiltzea komunikazio, argitalpen, programa eta antzeko guztietan; emakumeenganako bereizkeria islatzen duen irudi oro saihestea eta berdintasunari, aniztasunari, rolen pluraltasunari eta ardurakidetzari lotutako baloreak sustatzea.

Gainera, berdintasuna izanen da lehiaketetan emakumeei eta gizonei ematen zaizkien sarietan.

7. Pertsona guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko, edozein ekitaldi antolatzen duten kirol klubek euskararen presentzia bermatuko dute komunikazio guztietan: paperak, inskripzio-orriak, kartelak, zabalkunderako bitartekoak, megafonia eta publizitateko logotipoak.

8. Ematen den diru-laguntza bateragarria izanen da administrazio berak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek, Estatukoek zein atzerrikoek, ematen dituzten bestelako diru-laguntzekin. Hala, diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, onuradunek horren berri eman beharko dute. Nolanahi ere, laguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du inola ere gainditu garatu beharreko jardueraren kostua.

9. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritako kasuetan, diru-laguntzen onuradunek jasotako funtsak itzuli beharko dituzte.

14. Gardentasun betebeharrak.

Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen 59/2013 Foru Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen diren entitateek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasun betebeharrak bete beharko dituzte, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen badituzte eta bi inguruabar hauek gertatzen badira:

a) Emandako diru-laguntzaren zenbatekoak 20.000 euro gainditzea urtean.

b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren urteko negozio-zifraren edo aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

Aurreko idatz-zatian ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Erreferentziako negozio-zifra edo aurrekontua, urtekoa, honako hauen arteko txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo aurrekontu exekutatua.

b) Hala badagokio, diru-laguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako aurrekontua edo negozio-zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

d) Kargudun bakoitzaren dedikazio araubidea gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetarako.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta paperean, eta diru-laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.

Informazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori iraganik, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean diru-laguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko diru-laguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak ukatu gabe, betetzen ez badira onartutako diru-laguntza ordaindu gabe utziko da, eta zenbatekorik kobratu bada, itzuli beharko da, eta aurrerakinak ere bai, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

15. Ez-betetzeak.

Deialdi honen oinarrietan ezarri dena ez betetzeak, gezurrezko datuak emateak edo Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren baimenik gabe diru-laguntzaren helburuak aldatzeak diru-laguntza osorik edo zati batean galtzea ekarriko du berarekin, jasotako dirua itzuli beharra eta hurrengo eta helburu bereko edo bertsuko diru-laguntzaren eskaerak ukatzea ere izan dezake ondorio, aplikatu beharreko arauek ezartzen dituzten beste erantzukizunak ezertan galarazi gabe.

16. Errekurtsoak.

1. Deialdi honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

2. Orobat, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenen bidez foru agindu hau aplikatzeko agintzen diren egintzen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

17. Ordezko araua.

Foru lege honetan ezarrita ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

2. ERANSKINA

Baremoa eta aplikazio irizpideak eta diru-laguntzaren xede diren kirol ekitaldi eta jardueren kalitate mailaren balorazioa

I. Baremoa eta aplikazio irizpideak.

1.–Eragina gizartean: (13 puntu gehienez).

a) Eragin eremua: gehienez ere 5 puntu.

b) Hedabideetan agertzea: gehienez ere 5 puntu.

c) Edizio kopurua: gehienez ere 3 puntu.

NAFARROA

AUTONOMIA ERKIDEGOAK

ESPAINIA

NAZIOARTEA

A.–Eragin eremua

1

2

3

5

B.–Komunikabideak

1

2

3

5

C.–Edizio kopurua

3 - 6:
puntu bat

7 - 10:
2 puntu

10etik gora:
3 puntu

2.–Lehiaketa maila: (15 puntu gehienez).

a) Herrikoiak: gehienez ere 7 puntu.

b) Federatuak: gehienez ere 4 puntu.

c) Lehen maila ez profesionala: gehienez ere 6 puntu.

d) Profesionalak: gehienez ere 12 puntu.

NAFARROA

AUTONOMIA ERKIDEGOAK

ESPAINIA

NAZIOARTEA

A.–Herrikoiak

4

5

6

7

B.–Federatuak

1

2

3

4

C.–Lehen maila ez profesionala

2

3

4

6

D.–Profesionalak

6

8

12

3.–Parte-hartzea: (12 puntu gehienez).

a) Kopurua: gehienez ere 6 puntu.

b) Kalitatea: gehienez ere 9 puntu.

c) Dibertsitate funtzionala: gehienez ere 6 puntu.

A.–Kopurua

< 200

200 - 500

501 - 1000

1001 - 2000

>2000

1

2

3

4

6

B.–Kalitatea

Herrikoia

1. maila erkidegoan

1. maila aut. erkidego artean

1. maila Estatuan

1. maila nazioartean

1

3

4

5

9

C.–Dibertsitate funtzionala dutenentzako ekitaldiak: 6 puntu

4.–Baliabide ekonomikoak: (18 puntu gehienez).

a) Gastu bolumena: gehienez ere 11 puntu.

b) Ponderatu beharreko defizita (onuradunak jarritako baliabideak): gehienez ere 7 puntu.

A.–Gastu bolumena:

> 3.000 euro

> 6.000 euro

> 18.000 euro

> 30.000 euro

≥ 40.000 euro

2

3

4

8

11

B.–Ponderatu beharreko defizita

> %50

%40 - %50

%30 - %39.99

< %30

0

3

5

7

5.–Erakundeen agerpena: (16 puntu gehienez).

Puntuazioa 1 eta 5 puntu artekoa da, erakundeen publizitaterako erabilitako euskarrien arabera (xingola, hesiak, eskuorriak-kartelak, prentsaurrekoa, garaikurrak ematea).

PUBLIZITATEKO EUSKARRIA

XINGOLA

HESIAK

PODIUMA

KARTELA-

PRENTSAURREKOA

SARI BANAKETA

1

2

2

3

3

5

6.–Euskararen agerpena: (8 puntu gehienez).

EUSKARAREN ERABILERA

XINGOLA

HESIAK

PODIUMA

KARTELA-ESKUORRIA

1

2

2

3

7.–Kirol ekitaldiaren berezitasuna eta garrantzi berezia: (12 puntu gehienez).

–Honako hau duten kirol modalitateak:

a) Nafarroako Kirol Jokoetan parte hartzea (puntu bat).

b) Selekzioen programa (puntu bat).

c) Teknifikazio programa (puntu bat).

–Honako hau duten klubak:

a) Estatuko txapelketetan parte hartzen duten taldeak (2 puntu).

b) Estatuko lehen mailako txapelketetan parte hartzen duten taldeak (4 puntu).

–Berdintasun printzipioa:

a) Ekitaldia bai emakumeentzat bai gizonentzat baldin bada (5 puntos).

–Kirola eta emakumea.

a) Ekitaldian emakumeek bakarrik parte hartzen badute (5 puntu).

–Ekitaldiaren iraupenaren arabera:

a) Egun bat baino gehiago (2 puntu).

b) Bi egun baino gehiago (4 puntu).

II. Kirol ikuskizunen kalitate mailaren balorazioa.

1. Kalitate maila hauek ezarri dira:

I. maila: 20 puntu arte.

II. maila: 21 - 30 puntu.

III. maila: 31 - 40 puntu.

IV. maila: 41 - 50 puntu.

V. maila: 51 - 60 puntu.

VI. maila: 61 - 80 puntu.

KOEFIZIENTE BIDERKATZAILEA

PUNTUAK,
GUZTIRA

I. maila

0 - 20 puntu

40

800 arte

II. maila

21 - 30 puntu

80

1.600 arte

III. maila

31 - 40 puntu

140

3.000 arte

IV. maila

41 - 50 puntu

400

7.000 arte

V. maila

51 - 60 puntu

1.500

22.000 arte

VI. maila

61 - 80 puntu

3.000

82.000 arte

2. Puntuak, guztira:

I. maila: puntu bakoitza 40z biderkatu eta hala lortuko dira guztirako puntuak.

II. maila aurreko mailako 800 puntuei 80 puntu gehitu behar zaizkie 20tik gorako puntu bakoitzeko, guztira 1.600 puntu gainditu gabe.

III. maila: aurreko mailako 1.600 puntuei 140 puntu gehitu behar zaizkie 30etik gorako puntu bakoitzeko, guztira 3.000 puntu gainditu gabe.

IV. maila: aurreko mailako 3.000 puntuei 400 puntu gehitu behar zaizkie 40tik gorako puntu bakoitzeko, guztira 7.000 puntu gainditu gabe.

V. maila: aurreko mailako 7.000 puntuei 1.500 puntu gehitu behar zaizkie 50etik gorako puntu bakoitzeko, 22.000 puntu bitarte guztira.

VI. maila: aurreko mailako 22.000 puntuei 3.000 puntu gehitu behar zaizkie 60tik gorako puntu bakoitzeko, guztira 82.000 puntu gainditu gabe.

3. Diru-laguntzaren zenbatekoa:

Puntuaren balioa zein bere aldetik lortzen da 5.3 oinarrian adierazitako multzoetako bakoitzean.

Egindako jardueraren arabera dagokion multzora aurkeztutako jarduerak esleituta direla, multzo bakoitzerako erreserbatutako zenbatekoa multzo bakoitzeko eskaera guztien artean lortutako puntuen artean zatituko da, eta horrela aterako da halako taldekoa edo multzokoa izateagatik dagokion puntuaren balioa.

Talde edo multzo bakoitzean aurkeztutako eskaera bakoitzak lortutako puntuekin biderkatuko da puntuaren balioa. Kasu bakoitzean ateratzen den zenbatekoak ez du jardueraren defizita gaindituko.

Eragiketa horren ondotik talde edo multzo bakoitzerako kreditu erabilgarria agortzen ez bada, ateratzen den saldoa lehentasun ordenaren arabera banatuko da egiaztatu eta onartutako defizitaren zenbatekora iritsi ez diren eskaeren artean; alabaina, kasu horretan diru-laguntza gisa onesten den zenbatekoa ez da jardueraren defizitaren %70 baino handiagoa izanen.

Dena dela, edozein talde edo multzotan kreditu erabilgarri osora iristen ez bada, soberakina gainontzeko multzoen artean banatuko da, hasieran esleitu zaien kopuruaren proportzioan.

Ordaindu beharreko zenbatekoa gutxitzen ahalko da ondoren, egiaztatzen bada hasieran lortutako puntu kopurua onuradunak aurkeztutako frogagiriak kontuan hartuta legokiokeena baino handiagoa dela.

Nolanahi ere, ez da murriztapenik eginen baldin, kalkulua berriz egitean, “gastuaren bolumena” epigrafean galtzen diren gastuak (“baliabide ekonomikoak” izeneko baremoko atalean) konpentsatzen ahal badira “ponderatu beharreko defizita” epigrafean lortutakoekin.

Iragarkiaren kodea: F1703450