61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren martxoaren 14ko 23/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez klubei eta kirol klub filialei diru-laguntzak banakako ebaluazio araubidean emateko prozedura ezarri da, baldin 2016ko urriaren 1etik 2017ko irailaren 30era bitartean parte hartzen badute nazioarteko, Espainiako edo autonomia erkidegoen arteko lehiaketa ofizial ez-profesionaletan eta liga erregular ofizialetan, beste deialdi batzuetan jaso gabekoetan. Horretarako, deialdi horretako baldintzak bete behar dituzte eta kreditua egon behar da aurrekontuan.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (identifikazioa): 335911.

Iruñean, 2017ko martxoaren 14an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1703436