61. ALDIZKARIA - 2017ko martxoaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak martxoaren 14an emandako 22/2017 Foru Aginduarena. Horren bidez, astialdiko monitore edo zuzendarientzako ikastaroak egiten dituzten gazteendako prestakuntzarako laguntzen deialdia onetsi zen.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 335989.

Lehena.–Onuradunak.

Onarpen ofiziala duten astialdiko eskolek antolatutako eta emandako astialdiko monitore edo zuzendarientzako ikastaroak lehenbizikoz egiten dituzten 31 urtetik beherako pertsonak, nafarrak badira edo Nafarroan bizi badira.

Bigarrena.–Xedea.

Astialdiko monitore edo zuzendarientzako ikastaroetarako diru-laguntzak emateko araubidea. Horretarako, 2016ko urriaren 1etik 2017ko irailaren 30era bukatua behar dute irakastaldia.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Martxoaren 14ko 22/2017 Foru Agindua, Nafarroako zerbitzuen katalogoan argitaratua. http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6817/Convocatoria-de-ayudas-para-jovenes-que-realicen-cursos-de-monitores-o-directores-de-tiempo-libre-2016-2017

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Beka honi aurre egiteko gastua 25.000 eurokoa da.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak 2017ko urriaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira.

Seigarrena.–Beste datu batzuk.

Laguntza itzuli beharko da baldin ikastaroa ez bada gainditzen eta dagokion titulua ez bada lortzen.

Iruñean, 2017ko martxoaren 17an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1703434